Lanbide Heziketako aurrematrikulazioa hasten da.

2020-21 ikasturtean Lanbide Heziketan ikasi ahal izateko aurre matrikulazioa sasoia hasten da EKAINAREN 1etik 19ra.

Jakin ezazu matrikulatu ahal izateko, ezinbestekoa dela aurretiaz aurre matrikulazioa eginda izatea. Horra hor aurtengo ikasleen testigantza bat, ikusi nahii baduzu, klikatu hemen: Ikasleen bideoa.
Zalantzarik izanez gero, informazio zuzen zuzena izango duzu institutuko idazkaritzan, deitu lasai. tlf:944287870

 

Lanbide Heziketa: maiatzak 18 eta 19an Ate irekiak

Azken hilabeteetako egoera kontutan izanda, Ondarroa BHI ko Lanbide Heziketak ATE IREKIAK jardunaldi birtula antolatu du. 

MAIATZAK 18 eta 19an izango dira eta edozein eratako argibide, zalantza edo informazioa emateko prest egongo gara. Egun horietaz aparte ere,  informazio  zuzen zuzena izango duzue institutuko idazkaritzan, deitu lasai. Eta aurtengo ikasleen testigantza ikusi nahi baduzu, klikatu hemen:

https://drive.google.com/file/d/1zC0o6oBjF5VhM89FZRHH7QgNa_TzQrvp/view?usp=sharing

LH. Ate irekien jardunaldi birtualak / FP Pública - Jornadas de puertas abiertas virtuales

Aurtengo egoera dela eta, Lanbide Heziketako zikloek ateak zabalik jardunaldi presentziala ezingo dute antolatu. Hau dela eta, Bizkaiko Lanbide Heziketa publikoak batu eta ate ireki birtuala antolatu dugu. Hau maiatzak 4-8ko astean ospatuko da eta edozein zalantza, informazio emateko prest egongo gara. Horretarako, aurretik interesatuek izen eman beharko dute: https://forms.gle/gECrkSNbvUXecEmh7

IKASLANen gutuna irakurtzeko klikatu hemen.

 

 

COVID-19. Consejos del Departamento de Educación a las familias

En este documento, el Departamento de Educación del Gobierno Vasco, ofrece una serie de pautas y orientaciones que os pueden ayudar a gestionar estas jornadas de confinamiento y a apoyar tanto la tarea académica como el cuidado emocional de vuestros hijos e hijas.

Erizaintzakoen laguntasuna COVID-19 aurka

Ondarroa BHI-ko Erizaintza heziketa ziklokoek, alarma egoeran eskatu duten laguntzari erantzuna emanez, material erabilgarri eta beharrezkoa helarazi zioten martxoaren 23 eta 25-ean Gernikako ospitalari, besteak beste: batak, txanoak, gel hidroalkoholikoa, 4020 eskularru eta 100 maskarilla.