Lehen aukera

Deialdia
Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek praktiketan kontratatzeko bideratutako laguntzak arautzea. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan edo zentro laguntzaileetan aurkeztuko dituzte enpresek hautatu beharreko gazteen profila zehazten duen lan-eskaintza eskabidea. Eskaintza bat kudeatu ondoren hautagai gisa bideratu diren pertsonei egindako kontratuak baino ez dira diruz lagunduko. Interesdunek egin behar dutena da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon eta datuak eguneratuta eduki, eta 25 urtetik beherakoak badira, horrez gain, Gazte Bermearen Sisteman alta emanda egon. Hortik aurrera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo zentro laguntzaileek enpresetara igorriko dituzte lan-eskaintzetan haiek ezarritako baldintzak betetzen dituzten hautagaien zerrendak.

 

 

Kontratatutako pertsonek bete beharreko baldintzak
a) 16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak izatea. b) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. b) Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.

c) Identifikatuta egotea Gazte Bermearen Sistemaren datu-basean, eta aurrez egiaztatu izana beteta dauzkatela sistema horretara sartzeko baldintzak. 25 URTETIK BEHERAKOAK.

d) Praktikaldiko kontratua hasi aurreko 30 egun naturaletan lan egin ez izana.

e) Ondoko taldeotan sartutako titulazioetako bat edukitzea:
1. taldea Lizentziatua edo unibertsitateko gradua, ingeniaria, arkitektoa. Unibertsitateko diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa.

2. taldea Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi- edo erdi-mailako teknikaria. Honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2). Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk. Profesionaltasun-ziurtagiria.

Enpresentzako Diru-laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa
Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa Kontratu bakoitzaren hileko soldata gordinaren arabera

1 tartea hileko 872 eta 1.050 euro artean dirulaguntza 2.450 euro
2.tartea hileko 1.051 eta 1290 euro artean dirulaguntza  2.950 euro
3.tartea hileko 1.290 eurotik gora dirulaguntza 3.620 euro

Zenbateko horiek &percent;10 handituko dira, kontratuak gutxienez 12 hilabete iraunez gero.
Diru-laguntza praktikaldiko kontratuetako gizarte-segurantzako kuotetan aurreikusitako hobariaren GEHIGARRIA da, eta honela ordainduko da:
•Lehen ordainketa: &percent; 53,60 kontratua aurkezterakoan.
•Bigarren ordainketa: &percent; 46,40 azken justifikazioaren ondoren.

Diruz lagun daitezkeen ekintzak
Diruz lagun daitezkeen kontratuen baldintzak:
•Gazteekin sinatutako kontratuetako lanpostuak EAEko lantokietan bete behar izatea.
•2014ko azaroaren 21 baino lehen hastea.
•Gutxienez 6 hilabeteko iraupena izatea.
•Lanaldi osoa edo partziala (inoiz ez ezarritako lanaldiaren &percent; 70etik beherakoa)
•Lanpostuak kontratatutako pertsonaren ikasketa-mailari edo trebakuntzari egokituta egon beharko du.
•Idatziz formalizatu beharko da, eta titulazioa, hasiera- eta amaiera-data, iraupena, lanpostua eta urteko ordainsari gordina zehaztu beharko da.
•Lanpostuan gauzatzen duen lanaren segimendua egiteaz arduratuko den pertsona izendatu beharko da.
•Kontratazio hauek enplegu sorrera garbia eragin beharko dute, kontratatutako pertsonak enpresan sartu aurreko sei hiletako batez besteko langile kopurua kontuan hartuz (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du).
•Ez dira diruz lagunduko hilean 1.051 €-tik beherako ordainsari gordinak dituzten kontratuak 1. taldean bildutako titulazioen kasuan, eta hilean 872 €-tik beherakoak 2. taldean bildutako titulazioentzat (Deialdiaren 5. art.)

Enpresa eta erakunde onuradunen baldintzak
Enpresa pribatuak (edozein dela ere haien forma juridikokoa), banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, elkarteak eta fundazioak, baldin eta hurrengo baldintza hauek betetzen badituzte:
a)Helbide soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.
b)Herri-administrazio batek edo gehiagok enpresa horretan &percent; 50etik gorako partaidetza ez izatea, ez zuzenean ez zeharka.
c)Deialdi honen bidez kontratatuko den lanpostuan enplegurik ez suntsitu izana, kontratazio berriaren aurreko urtean, eta ez suntsitzea diruz lagundutako kontratazioak iraun bitartean.
d)Enpresaren langileen legezko ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honen babesean kontratatzeko asmoa dagoela. Langileen legezko ordezkaritzarik ez badago, idatziz jaso izana.
e)Laguntza ez-legezko edo ez-bateragarririk jaso ez izana, 4.e) artikuluan adierazitako laguntza-erregimenetatik.

Hurrengoek ezingo dute erakunde onuradun izan:
•Erakunde autonomoek.
•Sozietate publikoek.
•Administrazioaren mendeko edo administrazioaren edozein arlori lotutako elkarteek edo erakundeek.
•Eskura jartzeko enpleguetarako ABLEak.

Prozedura eta epeak
1.- Diru-laguntza eskatzeko epea: 2014ko urriaren 3 arte.

2.- Aldeko ebazpena jaso ondoren, jakinarazpenetik 7 eguneko gehienezko epean aurkeztu beharko du enpresak lan-eskaintza Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulego batean edota zentro laguntzaile batean. Eskaintza bat kudeatu ondoren hautagai gisa bideratu diren pertsonei egindako kontratuak baino ez dira diruz lagunduko.

3.- Diruz lagundutako kontratua formalizatu ondoren, 10 egun balioduneko epea izango da diru-laguntzaren lehen ordainketa eskatzeko, dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren.

4. Kontratua amaitu ondorengo hilabeteko epean, eta nolanahi ere, 2015eko uztailaren 31 aurretik 6 hilabeteko kontratuen kasuan edo 2015eko abenduaren 15a aurretik 12 hilabete edo gehiagoko kontratuen kasuan, azken justifikazioa aurkeztuko da (2. ordainketa).