Bidelaguna

Programaren hartzaile izango dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak. Lehentasuna izango dute eskolan zailtasuna edo atzerapenak dituzten ikasleak, horren arrazoia beren gizarte-egoera desabantailatsua bada.

BIDELAGUNA programaren helburua da eskola-arrakastako indizeak hobetzea, eta, horretarako, hauek egin nahi dira:

  • Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei, denbora osagarri bat erabil dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko.
  • Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.
  • Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea.
  • Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea.

 

Institutuko helburuak eta jarduerak

HELBURUAK

  • LH eta DBH arteko transizioa leuntzen laguntzea eta bere aukera akademikoak areagotzeko ikaslearen autoestima indartzea.
  • Ikaslea taldean eta ikastetxean integratzen laguntzea: ikasleen arteko lankidetza bultzatzea, ikasleen arteko harremanak hobetzea.
  • Eskola-orduetatik kanpo ikasle taldeari orientazio pertsonalizatua eskaintzea eta zailtasunak dituzten ikasleei laguntza eskaintzea.
  • Ikasleengan ikaste ohitura onak sustatzea, jarraipena eginez, animatuz: Denbora antolatzen lagundu, ikasteko etxeko giro desegokia duten ikasleei gune egokia eskaini.
  • Gurasoei ikasleen garapenerako lan pertsonalaren garrantziaz jabetzen laguntzea.
  • Zailtasunak gainditzeko IKTko teknikak erabiltzea, ikaste teknikak modu grafikoan lantzea. IKTak erabiltzea
  • Ikasten ikasteko gaitasuna hartzen laguntzea
  • Informazioaren tratamendua eta gaitasuna digitala bereganatzen laguntzea
  • Gaitasun sozial eta hiritarra garatzea.
  • Autonomia eta ekimen pertsonala garatzea.
  • Gurasoek arlo akademikoan izan behar duten inplikazioa bultzatu eta guraso eta ikastetxearen arteko komunikazioa sendotu.

JARDUERAK

  • Errefortzu saioak izango dira eguneroko gelako erritmoa jarraitzeko: etxerako lanak egin, ikasle bakoitzak dituen zailtasunei erantzun, berrikusketak azterketetarako eta erakutsi eguneroko lana egunean eramaten agenda erabiliz.
  • Talde hauek guztiz heterogeneoak dira bakoitzak agertzen duen gabeziak iturri desberdina duelako. Hau dela eta, helburua ikasle bakoitzaren autonomia eta lanerako ohiturak garatzea izango da beraien autoestimua hobetuz eta arrakasta handituz.
  • Bi azpitalde sortuko dira, bata begiralearen ardurapean, eta bestea, irakaslearen ardurapean.
  • Konkretuki astean ordu beteko lau saio dira ikasleei eskainiko zaizkienak. Ikasle bakoitzak bere egunak izango ditu. Antolaketa gauzatzeko ikasle bakoitzak bere agenda erabiliko du.
  • Hileroko antolaketa eta konpromisoa adostuko ditu ikasleak irakaslearekin.
  • Jarduerak aurrera eramateko ahal den neurrian baliabide informatikoak erabiliko dira.