Gobierno Vasco



 


 


 



 


 

 

Matrikulazioa 16-17

Matrikulazioa DBH

Oharrak

Berriak

2.Batxilergoko ikasleak Zubietako Inauterietan

2016-02-04

 2. Batxilergoko ikasleak, Zubietan, Karnabalak bizitzen. Han ikusi genituen joaldiak edo zanpantzarrak, eta herrikoek, mozorroturik,  sagarrak eta ogi bustia jendeari botatzen. Eta gu, bitartean, gozatzen. Egun interesgarria, benetan.

 

Irudi guztiak

Haur Hezkuntza zikloko 1.mailako ikasleak, Zaldupeko Eskola Publikoan

 Haur Hezkuntza 1.mailako ikasleek, Zaldupeko 2urteko haurren gelak bisitatu dituzte eta egunerokoaz jabetzeko aukera izan dute.

4DBHko ikasleak ETBn-Gutagutarrak programan

2016-01-29

4.DBHko ikasleak Euskal Telebistan parte hartuko dute Gutagutarrak programan Jai School atalean. Otsailaren 4 eta 8an agertuko dira telebistan.

BTEK Bizi Teknologia Zentroa bisitatu dute Institutuko DBHko ikasleek.

2015-12-11

 BTEKen misioa da gazteen artean zientzia eta teknologia hedatzea, bokazio zientifiko-teknologikoak suspertzeko eta, aldi berean, zientzia eta teknologiaren kultura gizartean zabaltzeko.

Zientziak irakatsi eta ikasteko prozesuaren giltzarrietako bat da jarduera esperimentala. Hau dela eta BTEKek aukera eskaintzen du zenbait tailer egiteko, bisitaren osagarri:

Bideo, jolas eta Lego Mindstorm robot bat programatuz, NXT software bisualaren bidez, robotikako oinarriak aztertzen ditugu, modu praktiko baten: sarrerak (sentsoreak), irterrak eta informazioaren prozesua.  

Irudi guztiak

 

 

Institutuko 3 irakasle Milanen izan gara beste herrialdeko irakasleekin eathink2015 topaketatan.

2015-11-12

Lau eskolatako irakasleak eta Euskal Fondoko arduraduna Milanen izan gara beste herrialdeko irakasleekin @eathink2015 topaketatan. Expomilan2015 ferian izan dira bilerak. Proiektuaren gora beherak azaldu ondoren, 14 herrialdeetako esperientziak ezagutu ditugu (12 Europako eta 2 Afrikakoak), baita feria eta Milan bisitatu ere. Euskal Herriko partaideak ezagutzeko eta proiektuaren hastapenak definitzeko balio izan digu bidaiak; zer eta nola egin behar dugu. Garapen jasangarria eta elikadura burujabetza gaiak garatu behar ditugu, kurrikulumean txertatu eta beste herrialdeekin partekatu honen inguruan jorratzen ditugun esperientziak: unitate didaktikoak, proiektu integratuetako jarduerak, sentsibilizazio kanpainak…

Lan guztia koordinatzeko eta materiala elkartrukatzeko Blog bat sortu da: http://eathink2015.org/es/ 

Lehendabiziko lana jarduera batzuk egitea da eta honezkero abiatu dugu. Datorren urtean Donostia2016 kontestuan topaketak egingo ditugu lanaren jarraipena egiteko asmoz. 

Irudi guztiak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net