Gobierno Vasco

Anatomiako ikasleak bideokonferentzia Ximena Lopez endokrinologarekin

Astelehen eguerdian, Batxilergoko 1.mailako Anatomia irakasgaiko ikasleak, gazte transexualekin lanean aritzen den Southwestern and Children's Medical Center-eko Ximena Lopez Dallaseko endokrinologarekin jarri ziren harremanetan bideokonferentzia bidez. Klasean sexu aniztasuna landu ondoren, zituzten zalantzak argitzen ahalegindu zen medikua. Esperientzia polita izan zen.

4.DBH-ko ikasleak Teknopolis saioan

 ETB1-an emitizen den Teknopolis saioa, Zientzia, Teknologia eta ikerketari buruz jarduten da. Larunbat honetan (Apirilak 28)  Zientzia Azokari buruzko saioa izan zen, batez ere. IƱaki Leturia aurkezleak hurrengo elkarrizketa egin zion gure ikasle Eneko Horrillo-ri eta Zientzia Fakultatera egindako bisita ere ikusgai agertzen da: 

Ondoko estekan berriz, programa guztia ikus daiteke:

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/teknopolis-es--2017-2018/5939/137379/la-feria-cientifica-elhuyar-zientzia-azoka/

Erizaintza Zaintza Osagarrietako ikasleak Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoan

Erizaintza Zaintza Osagarrietako ikasleak apirilak 25ean Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoan izan ziren. 

 
Museo honek XIX eta XX. mendeko objektu mediku eta zientifiko bilduma aberatsa biltzen du eta objektu hauek Euskal Herriko sendagileek eta ospitaleek erabili dituzte. 

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net