Gobierno Vasco

Ondarroa BHIk, Kultura Ondarea saria irabazi du

 

 Ekainak 12, Ondarroako Institutuak sari bikoitza jaso zuen IƱigo Urkullu Lehendakaria eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuaren eskutik Gasteizen

 

Batetik, 3.DBHko Urtza Agirre, Ane Eizagirre, Itziak Gandiaga, Uxue Laka, eta Narea Urrestik Kultura Ondarea Saria irabazi dute Emakumeak arraunean bideoarekin.  Saria, Napolesera 8 eguneko bidaia izango da.

 

Bestetik, Ondarroako Institutuak bideo gehien aurkeztu dituen ikastetxearen saria ere jaso du.

 

Zorionak denoi eta disfrutatu merezitako sariarekin!

 

EGIN eta EKIN programako saria

EGIN eta EKIN programak kultura ekintzailea sustatzea du helburu. 2018-19 ikasturtean DBH4ko ekintzailetzako ikasleek parte hartu dute eta Gari Zabala, Xabat Ortiz eta Iholdi Letek lehen saria lortu dute HERRI BULTZ izeneko negozio planarekin. Zorionak !

 

 

 

Zientzia Azokan Saria

 

Larunbatean, Elhuyar-ek antolaturiko ZIentzia Azokan parte hartu zuten DBH 4ko Teknologiako ikasleek eta Batx 1eko Bio-Geo eta Anatomiako ikasleek.

DBH 4koek, elbarrituentzako gurpildun aulkia besokoarekin eta, itsuentzako autobusen jatorria eta helmuga adierazten zuen proiektuak aurkeztu zituzten. Batx 1ekoek, Pinuen banda marroiaren inguruko ikerketa eta biodeojokuen erabilerak adikziorekin duen erlazioa azaltzen zuten ikerketak aurkeztu zituzten.

Azken proiektu hau saritua izan zen Bizkaia Talent-eko 2  bekekin.

 

ZORIONAK guztioi!!

 

 


 

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 944287870 | Fax: 944287873 | 015623aa@hezkuntza.net