Gobierno Vasco

Pello Añorga idazle eta ipuin kontalaria izan da gurekin

Pello Añorga idazle eta ipuin kontalaria izan genuen gurean. Berarekin ipuinen kontatzea, antzeztea eta istorioen transmisioaz aritu ginen.Handik jasotakoarekin eta kurtsoan zehar ikasi dugunarekin, kurtso bukaeran Ondarruko hiru ikastetxeetan izan ginen txotxongilo emanalditxoak egiten.

Maiatzak 30 eta 31an, DBH 1,2 eta 3 koek, Agenda 21ek Eathink -en eskutik, antolaturiko tailer batean parte hartu dute.

Gazteen artean elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea du helburu tailer honek. Horretarako, elikagaien produkzioak eta banaketak sortzen dituzten eragin eta ondorio nabarmenenak irudikatzen dira, gaur egungo elikadura ereduari loturiko hainbat kontzeptu landuz. Jolas kooperatibo bidez lan egin dute ikasleek.

Gure ikasleak Ondarroako Arraun Elkartekoekin arraunean ibili dira.

 

Institutuko ikasleok Ondarruko Arraun Elkartearen bitartez Arraun saioak izan ditugu. Pateretan ibili gara saio eta esperientzia bikaina izanik.

Frantseseko ikasleak Donibane Lohizunen

Maiatzaren 29an, asteartea, frantseseko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Saint Jean de Luzera irteera izan zuten. Bertan, herria ezagutu, frantsesa praktikatu eta beste herrialde batekin kontaktua izateko aukera izan zuten ikasleek. Esperientzia oso aberasgarria.

DBH1st students went to Donostia to visit Tabakalera and surfing

 “On the 24th of March we went to Donostia. In the morning we went to Tabakalera and we did five different activities. We liked some activities more than others. In the afternoon we went to the beach and we surfed. It was very nice and funny because it was a new experience and we enjoyed it a lot.”  Ane, Iara and Ekain 1st DBH students.

If you want to see the photos and videos click here.

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net