Gobierno Vasco

2.Batxilergokoen agurra

2.Batxilergoko ikasleek amaitu dute institutuko ibilbidea. Hau ospatzeko barikuan ekitaldi bat izan genuen: musika entzun eta argazki batzuk ikusi, opariak banatu, lorategian larrosak landatu eta bukatzeko bazkaritxo bat. Oso polita izan zen. Ikasle bikainak izan dira.

ZOIXONAK DANOI ETA ONDO IBILI HAMENDIK AURREA!

Klikatu argazkiaren gainean albuma ikusteko.

Anatomiako ikasleak bideokonferentzia Ximena Lopez endokrinologarekin

Astelehen eguerdian, Batxilergoko 1.mailako Anatomia irakasgaiko ikasleak, gazte transexualekin lanean aritzen den Southwestern and Children's Medical Center-eko Ximena Lopez Dallaseko endokrinologarekin jarri ziren harremanetan bideokonferentzia bidez. Klasean sexu aniztasuna landu ondoren, zituzten zalantzak argitzen ahalegindu zen medikua. Esperientzia polita izan zen.

4.DBH-ko ikasleak Teknopolis saioan

 ETB1-an emitizen den Teknopolis saioa, Zientzia, Teknologia eta ikerketari buruz jarduten da. Larunbat honetan (Apirilak 28)  Zientzia Azokari buruzko saioa izan zen, batez ere. IƱaki Leturia aurkezleak hurrengo elkarrizketa egin zion gure ikasle Eneko Horrillo-ri eta Zientzia Fakultatera egindako bisita ere ikusgai agertzen da: 

Ondoko estekan berriz, programa guztia ikus daiteke:

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/teknopolis-es--2017-2018/5939/137379/la-feria-cientifica-elhuyar-zientzia-azoka/

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net