Gobierno Vasco

Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Programa (HBSP)

Gizarte- edo kultura-egoera zailetan dauden edota eskolan moldatzeko zailtasun handiak dituzten DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleekin hezkuntza-ekintza zehazten duen programa da. Programa ingurune arruntetan garatuko da, inklusibotasunean oinarrituta.

Programa honen hartzaileak izango dira 2014ko Abenduaren 31 baino lehen 13 edo 14 urte bete dituzten neska-mutilak, DBHko 1. edo 2. mailan matrikulatutakoak, eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • eskolan atzerapen handia izatea, batez ere arlo instrumentaletan, eta atzerapen hori gizarte-egoera kaltetuetan egotearekin loturik egotea.
  • eskolara egokitzeko arazoak izatea, eta sarritan ikasketetan atzeratuta ibiltzea.Programa honen hartzaileak izango dira 2014ko Abenduaren 31 baino lehen 13 edo 14 urte bete dituzten neska-mutilak, DBHko 1. edo 2. mailan matrikulatutakoak, eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
  • eskolan atzerapen handia izatea, batez ere arlo instrumentaletan, eta atzerapen hori gizarte-egoera kaltetuetan egotearekin loturik egotea.
  • eskolara egokitzeko arazoak izatea, eta sarritan ikasketetan atzeratuta ibiltzea.

Institutuko Jarduerak

Ikasleen taldekatzea heterogeneoa  da eta ikasle guztiak erreferentziazko gela baten barruan daude. Hau posible izan da giza baliabideen berrantolaketarekin, hau da,  irakasle bi jarri ditugu  ikasgai instrumentaletan 1. eta 2. DBHko talde guztietan, matematika,  euskara,  gaztelania eta ingelesean eta horrela aniztasunari hobeto erantzutzeko aukera izan dugu. Errefortzua ematen duen irakaslea arlo berdinekoa da  eta pedagogia terapeutikako irakasle biak ere gela barruan lan egiten dute. Antolaketa honek ikasle guztien onura suposatzen du.

Ikaskuntza kooperatiboa  aproposa ikusten dugu, ikasle guztiak gelako jardueretan parte hartzen dutelako eta berdinen arteko interakzioak  ikasleen garapen kognitiboan garrantzi handia duelako.

Teknologia berriak eguneroko jardueretan txertatu dira hainbat arloetan: interneten erabilera informazioa bilatzeko, arbel digitala, aurkezpenak, moodle, euskaljakintza.net erabili euskeran, google drive, calendar (1. eta 2. DBH gela guztietan ) ,...

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net