Gobierno Vasco

Oharrak

Berriak

HEZKUNTZAN INBERTITZEA, ETORKIZUNEAN INBERTITZEA DA!

Gaur, abenduaren 12an, Ondarroako Institutuan aldarrikapen honekin nahi dugu salatu hezkuntzan sufritzen ari garen murrizketak.

 
1-ORDEZKAPENAK LEHEN EGUNETIK eskatzen ditugu.
2-RATIOAK TXIKITU, PLANTILLAK HANDITU. 
3-BAJAK ZIGORGABETU.
4-ONDARROA  BHI EGONKORTU, PLANTILLA EGONKORTU.
5-ERRETIROA LAGUNTZEKO NEURRIAK BERRESKURATU.
 

Gabonetako zorion agurra

1

Elurra badator

Zerutik lurrera

Kantuz alaitzen dugu

Urte amaiera

 

2

Kaleak bete dira argiz

Egunak eta zuhaizpeak opariz

Bete bihotzak mirariz

Poztasuna eskainiz

 

 

 

Confebaskeko diploma eta sari banaketa

 Urtero bezala, aurten ere Confebask-etik diploma eta sarien banaketa ekitaldira gonbidatuak izan

gara. Ekitaldia Azaroak 30ean Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zen eta bertara Haur Hezkuntzako
eta erizaintzako 4 ikasle ohiak diploma jasotzera joan ziren.
 
Ekitaldian Confebask-eko lehendakaria eta zuzendariaren oniritzia entzunez batera, Unai Basurtori
egindako elkarrizketa entzuteko aukera izan genuen. Azken honek lan mundua arrakastatsua izateko
jarrera baikorra, esperientzia eta formakuntza zein garrantzitsuak diren aipatu zuen.
Zorionak denoi eta zorte on!

Haur Hezkuntzako ikasleak Titirijaian egon dira

 Titirijaia jaira joan ginen Tolosara bertako museoa ikustera eta antzezlan oso interesante bat

ere bai… Egun aparta pasatu genuen eta aurrerantzean ere egiteko modukoa dela iruditzen
zaigu.

AZAROAK 30, ONDARROAKO INSTITUTUAN ERE HEZKUNTZA SISTEMARAKO HOBEKUNTZAK ALDARRIKATZEN

 

 

 

 

 

Hona hemen aldarrikapenak:


1-Hezkuntza inbertsioa handitzea.

2-Ordezkapenak lehen egunetik eta bajak ez zigortzea.

3-Plantilak handitzea eta ikasleen ratioak txikitzea.

4-Langileak egonkortzea

5-Erretirorako laguntza neurriak berreskuratzea.

6-Ikasleen ebaluazioa ez egitea Madrilen eta LOMCEren menpe


Informazio gehiago / Más información

 

 


 

       

Atzerrian hizkuntzako ikastaroak egiteko plazak - 2017ko uda

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net