Gobierno Vasco

Oharrak

2019-20 Batxilergoko aurrematrikula

 2019-20 Batxilergoko aurrematrikula datak: Maiatzaren 2tik 14ra.

2.Batxilergoko bost neskak irabazi dute kaixomundua.eus lehiaketa

Gure ikastetxeko 2.batxilergoko IKT-ko, Ane Ares, Edurne Estandia, Ainhoa Iparragirre, Itziar Lizarzaburu, eta Nahia Segadek egindako http://etxelila.eus/ webguneak, kaixomundua.eus lehiaketako sari nagusia irabazi dute. Zorionak neskak!!! 

 

 

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian - 2019ko uda

 

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian - 2019ko uda

Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat

Eskaerak aurkezteko epea: Azaroaren 16tik abenduaren 17ra

http://www.euskadi.eus/hizkuntza-ikastaroak-atzerrian-uda/web01-a3helebi/eu/

 

 

Cursos de idiomas en el extranjero - Verano 2019

Oferta de plazas para la estancia y realización de cursos en Irlanda, Reino Unido, Francia y Alemania, durante el verano, dirigidas a alumnado de 3° y 4º de la Educación Secundaria Obligatoria y de 1er y 2º cursos de Bachillerato matriculado en centros sostenidos con fondos públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

 

Plazo de presentación: Del 16 de noviembre al 17 de diciembre

http://www.euskadi.eus/aprendizaje-de-idiomas-en-el-extranjero-verano/web01-a3helebi/es/

 

 

Lore Txakartegi Alvarez VII. Nanoipuin lehiaketan saritua

 Gure ikasle den LORE TXAKARTEGI ALVAREZek eskuratu du aurten VII. NANOIPUIN LEHIAKETAko 3. Saria.

Hona hemen sarituak:

 

 

1. SARIA:(400,00 €) – Josu Garate Suinaga

 Etorri zain zen, urduri. Banator! entzun genuen. Joana zen. Eta hantxe, iraganari begira gelditu ginen denok, zitekeen hari. Joanari begira.

 

2. SARIA (200,00 €) – Igor Mercado Azcuenaga

 Poetak lokartzean, hitzek orrietatik ihes egin zuten, leihotik salto, airean zintzilikatu. Jendea, ohiko legez, aterkien pean babestu zen.

 

3. SARIA (100,00 €) – Lore Txakartegi Alvarez

 Portuko arrantzaleei ikusminez begira, jostuna gogotsu zebilen sarea josten. Alabaina, itsas haizeak eraman zuen ia bukatua zeukan amarauna.

 

 

Txoko Morea-ko ikasleak indarkeria matxistaren aurka

Ondarroa BHIko  Txoko Moreako ikasleak,  Euskal Herrian gertatzen diren erailketa matxisten aurrean, erantzuna emateko konpromisoa hartu dute. Konpromiso horri jarraituz , ostegunean klaseak hasi aurretik, goizeko 07:45etatik 08:00ak arte institutuko sarreran bildu ziren Iruñako azken erailketa salatzeko.


 
 

Ondarruko Zubiak aztertzen

 

2018ko Urriaren 18,23 eta 24an, DBH1-ko ikasleak Ondarruko zubiak aztertzen aritu dira. Suspentsio zubiak, arkudunak  eta triangelu egitura duten zubiak ikusteko aukera izan dute.

Informazio eta argazki gehiago hurrengo estekan: 
 

Forever Toys Erakusketara Irteera

 

Haur hezkuntza 2.mailakoek , urriaren 19an Donostian izan ziren, Forever Toys erakusketa ikusi eta ondoren Tabakalerara joan ziren, bertan 0-6 haurren espazioak ezagutu eta azalpenak jasotzeko aukera izan zuten.

 

Hauspoako indartze saioak eta tailerrak 

 

Hauspoako indartze saioak eta tailerrak urriaren 15-ean abian jarri ziren Ondarroa BHI-n. Proiektu honek ikasle bakoitzaren berariazko formazioa bultzatuko du. Institutuko Facebookeko orrialdean daude argazkiak ikusgai:  WWW.FACEBOOK.COM/PROFILE.PHP

 


 

 

 

Guraso Bilerak

Datorren asteazkenean, irailak 26an, gurasoen bilera izango da tutoreekin, 2018-2019 ikasturteko aurkezpena egiteko.


Ordua eta tokia: 

 

DBH 1: 16:45an 134 gelan

DBH 2: 17:30an 134 gelan

DBH 3: 18:00an 134 gelan

DBH 4: 18:30an 134 gelan 

Batx 1A : 18:30tan 365 gelan

Batx 1B : 18:30tan 366 gelan

Batx 2A: 18:30tan 363 gelan

Batx 2B:  18:30tan 364 gelan

 Bekak 2018-2019

Unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia zabaldu da.

 Eskatzeko epea: Irailaren 17tik urriaren 19ra

http://www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html

2018-2019 ikasturterako liburuen zerrenda

Berriak

Erizaintza Zaintza Osagarrietako ikasleak Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoan

Erizaintza Zaintza Osagarrietako ikasleak apirilak 25ean Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoan izan ziren. 

 
Museo honek XIX eta XX. mendeko objektu mediku eta zientifiko bilduma aberatsa biltzen du eta objektu hauek Euskal Herriko sendagileek eta ospitaleek erabili dituzte. 

Burdeosera bidaia

Apirilaren 19 eta 20an, 3.dbhko eta 1.batxilergoko frantseseko ikasleak Burdeosera bidai bat egin zuten. Ostegunean, hiria ezagutzeko bisita gidatu bat izan genuen . Hiriko monumentu eta leku eta garrantzitsuenak ezagutu zituzten ikasleek.

 
Ostiralean, Arcachonen dagoen Europako dunarik altuena, La Dune de Pila ikustera joan ginen. Eguraldi zoragarriarekin ikasleek primeran pasatu zuten. Arcachonen bazkaldu ondoren Ondarrurantz abiatu ginen. Esperientzia oso positiboa!

4DBH-ko ikasleak, Bilboko Zientzia Azokan

2018ko Apirilaren 21ean, 4. DBH-ko teknologiako ikasleak, Bilboko plaza berrian izan ziren, kurtsoan zehar burututako proiektuak Zientzia Azokan aurkezten. 33 ikastetxe izan ziren aurtengo azokan eta gure ikasleek alde batetik, energia elektrostatikoaren sorgailuaren gailua eta beste alde batetik, itsuentzako makila aurkeztu zituzten. 

Larunbatean, goizeko 8:00 Ondarrutik irten eta gaueko 21:30arte ez ziren bueltatu. Gure DBH4-ko ikasleen jarrera paregabea izan da, uneoro gogotso, azalpen egokiak emanez eta egun guztian zehar gelditu gabe lan eginez.
Zorionak benetan, talde ezinhobea osatu duzue eta !!!!
Argazki eta bideo ugari hurrengo estekan: 
 

Ondarroa Arraun Elakarteko "infantil" mailako taldea, Euskadiko txapeldun.

Institutuko hainbat ikasle aritzen diran "infantil" mailako Ondarroa Arraun taldeak Euskadiko txapelketa irabazi du!

Zoixonak Ekipo!

http://www.ondarroaarraunelkartea.com/

Gure seme-alabak eta teknologia barriak. Ezagutu hezteko.

Atzo, apiriliak 19an, Kofraxa Zaharrin, Eslibaliz Linaresekin hitzaldi bat izan genuen gure seme-alabak eta teknologia berriei buruz. Bertan ateratako gaiak hauek izan ziran: bideojokoak, sare sozialak eta youtuben dauden eduki batzuk.

 


 

 

       

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net