Gobierno Vasco

Ordenagailuak erosteko diru-laguntzak

Gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak. 2019-2020ko ikasturtea
 

Ikasturte hasierako guraso bilerak.

ERIZAINTZA: 
 
Urriak 8, arratsaldeko 18:00tan, Erizaintzako 1.mailako gurasoen bilera egingo da.
 

Bekak 2019-2020

2019-2020 Ikasturtea. Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdiari buruzko informazioa:

 

EGIN eta EKIN programako saria

EGIN eta EKIN programak kultura ekintzailea sustatzea du helburu. 2018-19 ikasturtean DBH4ko ekintzailetzako ikasleek parte hartu dute eta Gari Zabala, Xabat Ortiz eta Iholdi Letek lehen saria lortu dute HERRI BULTZ izeneko negozio planarekin. Zorionak !

 

 

 

Zientzia Azokan Saria

 

Larunbatean, Elhuyar-ek antolaturiko ZIentzia Azokan parte hartu zuten DBH 4ko Teknologiako ikasleek eta Batx 1eko Bio-Geo eta Anatomiako ikasleek.

DBH 4koek, elbarrituentzako gurpildun aulkia besokoarekin eta, itsuentzako autobusen jatorria eta helmuga adierazten zuen proiektuak aurkeztu zituzten. Batx 1ekoek, Pinuen banda marroiaren inguruko ikerketa eta biodeojokuen erabilerak adikziorekin duen erlazioa azaltzen zuten ikerketak aurkeztu zituzten.

Azken proiektu hau saritua izan zen Bizkaia Talent-eko 2  bekekin.

 

ZORIONAK guztioi!!

 

 


 

Txoko Morea-ko ikasleak indarkeria matxistaren aurka

Ondarroa BHIko  Txoko Moreako ikasleak,  Euskal Herrian gertatzen diren erailketa matxisten aurrean, erantzuna emateko konpromisoa hartu dute. Konpromiso horri jarraituz , ostegunean klaseak hasi aurretik, goizeko 07:45etatik 08:00ak arte institutuko sarreran bildu ziren Iruñako azken erailketa salatzeko.


 
 

Gotzon San Miguel, gure Gorputz Hezkuntzako irakaslea, ACT ligako debutari zaharrena. ZORIONAK.

Gotzon San Miguel, Gorputz Hezkuntzako irakaslea, ACT ligan debutatu duen arraulari zaharrena izan da gaur 53 urterekin.

EDERRA SASOI, ZOIXONAK!!!

 

 

 


 

 

       

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 944287870 | Fax: 944287873 | 015623aa@hezkuntza.net