Gobierno Vasco

2019-2020 ikasturterako liburuen zerrenda

Txoko Morea-ko ikasleak indarkeria matxistaren aurka

Ondarroa BHIko  Txoko Moreako ikasleak,  Euskal Herrian gertatzen diren erailketa matxisten aurrean, erantzuna emateko konpromisoa hartu dute. Konpromiso horri jarraituz , ostegunean klaseak hasi aurretik, goizeko 07:45etatik 08:00ak arte institutuko sarreran bildu ziren Iruñako azken erailketa salatzeko.


 
 

Gotzon San Miguel, gure Gorputz Hezkuntzako irakaslea, ACT ligako debutari zaharrena. ZORIONAK.

Gotzon San Miguel, Gorputz Hezkuntzako irakaslea, ACT ligan debutatu duen arraulari zaharrena izan da gaur 53 urterekin.

EDERRA SASOI, ZOIXONAK!!!

 

 

4.DBHkoen ikasturte bukaerako jaialdia

2018ko Ekaianaren 15ean, 4. DBH-ko ikasleen kurtso bukaerako jaialdia eta agurra izan genuen. "Zaldupetik 35 pertsona etorri ziren, 11 edo 12 urte zituztela. Uda ostean ikasgelak ez dira berdinak izango. Hurrengo ikastaroa ondo hastea eta etapa berri hau eskutik helduta hastea, eta batez ere, kanpora ikastera doazenei zortea opa diegu" (Bakarnerekin prestatutako hitzak).

Momentu hunkigarriak bizi genituen: Ekairen omenezko hitzak eta minutu bateko isilunea. 

Ekitaldi xumea izan arren, zuzendari eta tutoreen eskutik jaso zituzten detaileekin eta Bakarneren laguntzaz prestatutako hitzaldiekin, gure ikasle batzuk ezin izan zituzten beraien emozioak ekidin.

Ikasleek egindako paella (Iker Paredes, Alex Letamendia eta Eneko Horrillo) ezinhobea egon zen eta Alicia Satuek prestatutako janari greko-erromatarrak ikusmin handia piztu zuen.

Aurretik egon ziren jokoak Gotzon San Miguel-ek  bikain antolatu zituen. Eta "I Markus Invictus" lasterketan, Markos Untzetabarrenetxea irakasleak sasoi sasoian dagoela erakutsi zigun. "

Bideoa:

 

Argazki eta bideo ugari hurrengo estekan ikus ditzakezue:

4DBHkoen jaialdia

http://teknologiaondarroa.weebly.com/agurra-jaialdia.html

 

DBH1,2 eta 3.ko ikasturte bukaerako irteerak

 Ikasturte bukaera ospatzeko gure ikasleak Gamarran eta Mendexan izan dira.

Argazkiak ikusteko klikatu hemen:

Gamarra

Mendexa

 

 

Second Robotics Competition

2018ko Ekainaren 12an Second Robotics Competition ospatu genuen Institutuko gimnasioan. Amaia David, teknologiako irakasleak era bikain batean antolatutako leihaketa honetan, irabazleak Paula Artetxe eta Amaia Zubikarai izan ziren. Aitzol Etxebarria, Iraia Beristain eta Oihana Alberdi bigarren gelditu ziren eta Ane Sainz, Irati Elordi eta Iliyana Nikolova, berriz hirugarren sailkatu ziren.

Enaitz Piñeirok, bere robot ezberdinekin, daukan aparteko trebetasuna ikusteko aukera izan genuen eta bukatzeko DBH4-ko Beñat Eizagirre eta Haitz Gisasolak roboten laguntzaz baliatuz, sodioa eta ura erreakzionatzen jarri zuten, bideoan ikus daitekeen emaitzarekin.
Ekintza batetik bestera, dantza ugari izan genituen. Eskerrik asko Julen, Laiene, Itxaso, Aitana, Aiora eta Aritzeri, SM kantua maisuki dantzatzearren eta baita, Ainhoa, Saioa eta Laiari funnky-ko bi kantu ezinhobeto dantzatzearren.
Zorionak ikasle guztiei robotikarekin erakutsi duten prestutazunagaitik.
 
 

Dantzen bideoak hurrengo estekan ikus ditzakezue:

http://teknologiaondarroa.weebly.com/ii-robotics-competition.html

 


 

 

       

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 944287870 | Fax: 944287873 | 015623aa@hezkuntza.net