Gobierno Vasco

2019-2020 ikasturterako liburuen zerrenda

DBH1 Zaldupen tangramarekin

2018ko Ekainaren 5ean, DBH1-ko ikasleak Zaldupeko Haur Hezkuntza 5-era joan ziren, beraiek eraikitako tangram jolasa oparitzera.  Gure ikasleek, haurrei ingelesez eman zizkieten azalpenak. Oso ondo konpondu ziren nagusiak txikiekin eta hurrengo ikasturteetan, esperientzia hau errepikatzeko gogoarekin gelditu gara.

 

Informazio eta argazki gehiago teknologiako hurrengo estekan:

2.DBHkoak Morgan izan dira "Zinema proiektuan"

Ekainaren 4tik 6ra DBH 2.mailakoak Morgara joan dira ZINEMA PROEKTUA n parte hartzeko.Bertan bi pelikula grabatu dituzte.

Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Pello Añorga idazle eta ipuin kontalaria izan da gurekin

Pello Añorga idazle eta ipuin kontalaria izan genuen gurean. Berarekin ipuinen kontatzea, antzeztea eta istorioen transmisioaz aritu ginen.Handik jasotakoarekin eta kurtsoan zehar ikasi dugunarekin, kurtso bukaeran Ondarruko hiru ikastetxeetan izan ginen txotxongilo emanalditxoak egiten.

Maiatzak 30 eta 31an, DBH 1,2 eta 3 koek, Agenda 21ek Eathink -en eskutik, antolaturiko tailer batean parte hartu dute.

Gazteen artean elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea du helburu tailer honek. Horretarako, elikagaien produkzioak eta banaketak sortzen dituzten eragin eta ondorio nabarmenenak irudikatzen dira, gaur egungo elikadura ereduari loturiko hainbat kontzeptu landuz. Jolas kooperatibo bidez lan egin dute ikasleek.

Gure ikasleak Ondarroako Arraun Elkartekoekin arraunean ibili dira.

 

Institutuko ikasleok Ondarruko Arraun Elkartearen bitartez Arraun saioak izan ditugu. Pateretan ibili gara saio eta esperientzia bikaina izanik.

 


 

 

       

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 944287870 | Fax: 944287873 | 015623aa@hezkuntza.net