Gobierno Vasco

50 urteurreneko albuma ikusi edo deskargatzeko

Lore Txakartegi Alvarez VII. Nanoipuin lehiaketan saritua

 Gure ikasle den LORE TXAKARTEGI ALVAREZek eskuratu du aurten VII. NANOIPUIN LEHIAKETAko 3. Saria.

Hona hemen sarituak:

 

 

1. SARIA:(400,00 €) – Josu Garate Suinaga

 Etorri zain zen, urduri. Banator! entzun genuen. Joana zen. Eta hantxe, iraganari begira gelditu ginen denok, zitekeen hari. Joanari begira.

 

2. SARIA (200,00 €) – Igor Mercado Azcuenaga

 Poetak lokartzean, hitzek orrietatik ihes egin zuten, leihotik salto, airean zintzilikatu. Jendea, ohiko legez, aterkien pean babestu zen.

 

3. SARIA (100,00 €) – Lore Txakartegi Alvarez

 Portuko arrantzaleei ikusminez begira, jostuna gogotsu zebilen sarea josten. Alabaina, itsas haizeak eraman zuen ia bukatua zeukan amarauna.

 

 

Txoko Morea-ko ikasleak indarkeria matxistaren aurka

Ondarroa BHIko  Txoko Moreako ikasleak,  Euskal Herrian gertatzen diren erailketa matxisten aurrean, erantzuna emateko konpromisoa hartu dute. Konpromiso horri jarraituz , ostegunean klaseak hasi aurretik, goizeko 07:45etatik 08:00ak arte institutuko sarreran bildu ziren Iruñako azken erailketa salatzeko.


 
 

Ondarruko Zubiak aztertzen

 

2018ko Urriaren 18,23 eta 24an, DBH1-ko ikasleak Ondarruko zubiak aztertzen aritu dira. Suspentsio zubiak, arkudunak  eta triangelu egitura duten zubiak ikusteko aukera izan dute.

Informazio eta argazki gehiago hurrengo estekan: 
 

Forever Toys Erakusketara Irteera

 

Haur hezkuntza 2.mailakoek , urriaren 19an Donostian izan ziren, Forever Toys erakusketa ikusi eta ondoren Tabakalerara joan ziren, bertan 0-6 haurren espazioak ezagutu eta azalpenak jasotzeko aukera izan zuten.

 

Hauspoako indartze saioak eta tailerrak 

 

Hauspoako indartze saioak eta tailerrak urriaren 15-ean abian jarri ziren Ondarroa BHI-n. Proiektu honek ikasle bakoitzaren berariazko formazioa bultzatuko du. Institutuko Facebookeko orrialdean daude argazkiak ikusgai:  WWW.FACEBOOK.COM/PROFILE.PHP

 


 

 

 

Guraso Bilerak

Datorren asteazkenean, irailak 26an, gurasoen bilera izango da tutoreekin, 2018-2019 ikasturteko aurkezpena egiteko.


Ordua eta tokia: 

 

DBH 1: 16:45an 134 gelan

DBH 2: 17:30an 134 gelan

DBH 3: 18:00an 134 gelan

DBH 4: 18:30an 134 gelan 

Batx 1A : 18:30tan 365 gelan

Batx 1B : 18:30tan 366 gelan

Batx 2A: 18:30tan 363 gelan

Batx 2B:  18:30tan 364 gelan

 Bekak 2018-2019

Unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia zabaldu da.

 Eskatzeko epea: Irailaren 17tik urriaren 19ra

http://www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html

2018-2019 ikasturterako liburuen zerrenda

Oharrak

Berriak

Apirilaren 14an, Ondarroako erakusketa aretoan

 Goienerreko ordezkari batek zure etxeko fakturari buruzko zalantzak argituko ditu eta energia berriztagarriari buruzko informazioa emango dizu.


 

HEMEN DAUKAZU GOIENERRI BURUZKO INFORMAZIOA:

Martxoaren 8an Batxilergoko ikasleek bidaia kulturala egin zuten Bizkaiko hiriburura

2016-03-18

 Aitortu genezake martxoaren 8a dela egunik hoberena  “bidaia kultural” bat egiteko Bizkaiko hiriburura. Bada, horixe bera egin zuten batxilergo 2.mailako ikasleek eta 1.mailako latineko ikasle gogotsu batzuek. Lehenik eta behin, bidaia suspergarri bat igaro eta gero, Bilbora iritsi ziren Federico García Lorcaren ibilbide kulturala ezagutzeko…Ah ez itxaron, ibilbidea Blas de Oterorena izan zen! Bueno, esan bezala, ikasleek Blas de Oteroren bizitza ezagutu zuten idazlearen bizileku esanguratsuenetan zehar ibilaldi txiki bat eginez. Nahiz eta hitzaldi hiritar hau teorian astuna iruditu, nahiko entretenigarria izan zen gidariari esker. Biografia osoa zehatz-mehatz azaldu zuen eta ez zen korapilatzen bere azalpenekin.

 

 

Ibilbidea bukatu eta gero, ikasleek atsedenaldi labur bat izan zuten arnasa hartzeko, “kultura” gehiegi txertatzea ez da osasuntsua eta. Denbora pasan ibili ondoren euritan blai eginda, “Campos Elíseos” antzokira hurbildu ziren Plautoren “Epidicus” komedia antzerkia ikusteko. Antzerki saio hau latineko ikasleentzako zegoen prestatuta gehienbat, baina interesgarria izan zen denentzako, barre algarak soberan egon ziren eta. Aipagarria da ere azpimarratzea antzezleek nola barneratu zuten guztiz Plautoren estiloa, zeren eta idazle honek garaiko gizartean gertatzen ziren komeriak eta gertaera barregarriak murgiltzen zituen bere antzerki lanetan, hauek egin dutena gaur egungo komeriekin itzuliz.

 

 

Azkenik, “esperientzia” amaigabe baten ondoren, ikasleak berriz itzuli ziren Ondarroara. Hala ere, oraingoan ez zuten atsedenaldirik eduki hiria gehiago bisitatzeko (bizitza honetan kultura sustatzearen aitzakiarekin Bilboko kaleetan lagunekin denbora pasatzea ere beharrezkoa izan beharko litzateke). 

 

 

Etxelilan, Emakume asmatzaileak

 

Martxoaren 15 arte

Ordutegia: martizenetik eguenera 16:30-20:30

Emakume asmatzaileak mundua eraldatu dute, eta zer dakigu beraietaz?

Ba al zenekien nor den bizia salbatzeko bengalen asmatzailea? Eta Monopolya asmatu zuena?

Eta lehen ordenagailu programatzailea?

Hurbildu historian ahotsik izan ez dutenen istorio horiek ezagutzera!

Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan;  gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak,

parte hartze librea eta doakoa guztientzat!

 

ETXELILA Emakumin Topaleku

Artibai 3, 2.pisua (Ondarru)

 

( 946134008
etxelila@ondarroakoudala.net

 

2.Batxilergoko ikasleak Zubietako Inauterietan

2016-02-04

 2. Batxilergoko ikasleak, Zubietan, Karnabalak bizitzen. Han ikusi genituen joaldiak edo zanpantzarrak, eta herrikoek, mozorroturik,  sagarrak eta ogi bustia jendeari botatzen. Eta gu, bitartean, gozatzen. Egun interesgarria, benetan.

 

Irudi guztiak

 


 

       

Atzerrian hizkuntzako ikastaroak egiteko plazak - 2017ko uda

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net