Gobierno Vasco

50 urteurreneko albuma ikusi edo deskargatzeko

Guraso Bilerak

Datorren asteazkenean, irailak 26an, gurasoen bilera izango da tutoreekin, 2018-2019 ikasturteko aurkezpena egiteko.


Ordua eta tokia: 

 

DBH 1: 16:45an 134 gelan

DBH 2: 17:30an 134 gelan

DBH 3: 18:00an 134 gelan

DBH 4: 18:30an 134 gelan 

Batx 1A : 18:30tan 365 gelan

Batx 1B : 18:30tan 366 gelan

Batx 2A: 18:30tan 363 gelan

Batx 2B:  18:30tan 364 gelan

 Bekak 2018-2019

Unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia zabaldu da.

 Eskatzeko epea: Irailaren 17tik urriaren 19ra

http://www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html

2018-2019 ikasturterako liburuen zerrenda

Oharrak

Berriak

2.Batxilergokoen agurra

2.Batxilergoko ikasleek amaitu dute institutuko ibilbidea. Hau ospatzeko barikuan ekitaldi bat izan genuen: musika entzun eta argazki batzuk ikusi, opariak banatu, lorategian larrosak landatu eta bukatzeko bazkaritxo bat. Oso polita izan zen. Ikasle bikainak izan dira.

ZOIXONAK DANOI ETA ONDO IBILI HAMENDIK AURREA!

Klikatu argazkiaren gainean albuma ikusteko.

Anatomiako ikasleak bideokonferentzia Ximena Lopez endokrinologarekin

Astelehen eguerdian, Batxilergoko 1.mailako Anatomia irakasgaiko ikasleak, gazte transexualekin lanean aritzen den Southwestern and Children's Medical Center-eko Ximena Lopez Dallaseko endokrinologarekin jarri ziren harremanetan bideokonferentzia bidez. Klasean sexu aniztasuna landu ondoren, zituzten zalantzak argitzen ahalegindu zen medikua. Esperientzia polita izan zen.

4.DBH-ko ikasleak Teknopolis saioan

 ETB1-an emitizen den Teknopolis saioa, Zientzia, Teknologia eta ikerketari buruz jarduten da. Larunbat honetan (Apirilak 28)  Zientzia Azokari buruzko saioa izan zen, batez ere. Iñaki Leturia aurkezleak hurrengo elkarrizketa egin zion gure ikasle Eneko Horrillo-ri eta Zientzia Fakultatera egindako bisita ere ikusgai agertzen da: 

Ondoko estekan berriz, programa guztia ikus daiteke:

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/teknopolis-es--2017-2018/5939/137379/la-feria-cientifica-elhuyar-zientzia-azoka/

 


 

       

Atzerrian hizkuntzako ikastaroak egiteko plazak - 2017ko uda

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net