Gobierno Vasco

50 urteurreneko albuma ikusi edo deskargatzeko

50.urteurreneko bazkariko argazkiak

 

 

Oharrak

Berriak

4.DBH-ko ikasleak Teknopolis saioan

 ETB1-an emitizen den Teknopolis saioa, Zientzia, Teknologia eta ikerketari buruz jarduten da. Larunbat honetan (Apirilak 28)  Zientzia Azokari buruzko saioa izan zen, batez ere. IƱaki Leturia aurkezleak hurrengo elkarrizketa egin zion gure ikasle Eneko Horrillo-ri eta Zientzia Fakultatera egindako bisita ere ikusgai agertzen da: 

Ondoko estekan berriz, programa guztia ikus daiteke:

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/teknopolis-es--2017-2018/5939/137379/la-feria-cientifica-elhuyar-zientzia-azoka/

Erizaintza Zaintza Osagarrietako ikasleak Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoan

Erizaintza Zaintza Osagarrietako ikasleak apirilak 25ean Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoan izan ziren. 

 
Museo honek XIX eta XX. mendeko objektu mediku eta zientifiko bilduma aberatsa biltzen du eta objektu hauek Euskal Herriko sendagileek eta ospitaleek erabili dituzte. 

Burdeosera bidaia

Apirilaren 19 eta 20an, 3.dbhko eta 1.batxilergoko frantseseko ikasleak Burdeosera bidai bat egin zuten. Ostegunean, hiria ezagutzeko bisita gidatu bat izan genuen . Hiriko monumentu eta leku eta garrantzitsuenak ezagutu zituzten ikasleek.

 
Ostiralean, Arcachonen dagoen Europako dunarik altuena, La Dune de Pila ikustera joan ginen. Eguraldi zoragarriarekin ikasleek primeran pasatu zuten. Arcachonen bazkaldu ondoren Ondarrurantz abiatu ginen. Esperientzia oso positiboa!

4DBH-ko ikasleak, Bilboko Zientzia Azokan

2018ko Apirilaren 21ean, 4. DBH-ko teknologiako ikasleak, Bilboko plaza berrian izan ziren, kurtsoan zehar burututako proiektuak Zientzia Azokan aurkezten. 33 ikastetxe izan ziren aurtengo azokan eta gure ikasleek alde batetik, energia elektrostatikoaren sorgailuaren gailua eta beste alde batetik, itsuentzako makila aurkeztu zituzten. 

Larunbatean, goizeko 8:00 Ondarrutik irten eta gaueko 21:30arte ez ziren bueltatu. Gure DBH4-ko ikasleen jarrera paregabea izan da, uneoro gogotso, azalpen egokiak emanez eta egun guztian zehar gelditu gabe lan eginez.
Zorionak benetan, talde ezinhobea osatu duzue eta !!!!
Argazki eta bideo ugari hurrengo estekan: 
 

Ondarroa Arraun Elakarteko "infantil" mailako taldea, Euskadiko txapeldun.

Institutuko hainbat ikasle aritzen diran "infantil" mailako Ondarroa Arraun taldeak Euskadiko txapelketa irabazi du!

Zoixonak Ekipo!

http://www.ondarroaarraunelkartea.com/

 


 

       

Atzerrian hizkuntzako ikastaroak egiteko plazak - 2017ko uda

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net