Gobierno Vasco

50 urteurreneko albuma ikusi edo deskargatzeko

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian - 2019ko uda

 

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian - 2019ko uda

Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat

Eskaerak aurkezteko epea: Azaroaren 16tik abenduaren 17ra

http://www.euskadi.eus/hizkuntza-ikastaroak-atzerrian-uda/web01-a3helebi/eu/

 

 

Cursos de idiomas en el extranjero - Verano 2019

Oferta de plazas para la estancia y realización de cursos en Irlanda, Reino Unido, Francia y Alemania, durante el verano, dirigidas a alumnado de 3° y 4º de la Educación Secundaria Obligatoria y de 1er y 2º cursos de Bachillerato matriculado en centros sostenidos con fondos públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

 

Plazo de presentación: Del 16 de noviembre al 17 de diciembre

http://www.euskadi.eus/aprendizaje-de-idiomas-en-el-extranjero-verano/web01-a3helebi/es/

 

 

Lore Txakartegi Alvarez VII. Nanoipuin lehiaketan saritua

 Gure ikasle den LORE TXAKARTEGI ALVAREZek eskuratu du aurten VII. NANOIPUIN LEHIAKETAko 3. Saria.

Hona hemen sarituak:

 

 

1. SARIA:(400,00 €) – Josu Garate Suinaga

 Etorri zain zen, urduri. Banator! entzun genuen. Joana zen. Eta hantxe, iraganari begira gelditu ginen denok, zitekeen hari. Joanari begira.

 

2. SARIA (200,00 €) – Igor Mercado Azcuenaga

 Poetak lokartzean, hitzek orrietatik ihes egin zuten, leihotik salto, airean zintzilikatu. Jendea, ohiko legez, aterkien pean babestu zen.

 

3. SARIA (100,00 €) – Lore Txakartegi Alvarez

 Portuko arrantzaleei ikusminez begira, jostuna gogotsu zebilen sarea josten. Alabaina, itsas haizeak eraman zuen ia bukatua zeukan amarauna.

 

 

Txoko Morea-ko ikasleak indarkeria matxistaren aurka

Ondarroa BHIko  Txoko Moreako ikasleak,  Euskal Herrian gertatzen diren erailketa matxisten aurrean, erantzuna emateko konpromisoa hartu dute. Konpromiso horri jarraituz , ostegunean klaseak hasi aurretik, goizeko 07:45etatik 08:00ak arte institutuko sarreran bildu ziren Iruñako azken erailketa salatzeko.


 
 

Ondarruko Zubiak aztertzen

 

2018ko Urriaren 18,23 eta 24an, DBH1-ko ikasleak Ondarruko zubiak aztertzen aritu dira. Suspentsio zubiak, arkudunak  eta triangelu egitura duten zubiak ikusteko aukera izan dute.

Informazio eta argazki gehiago hurrengo estekan: 
 

Forever Toys Erakusketara Irteera

 

Haur hezkuntza 2.mailakoek , urriaren 19an Donostian izan ziren, Forever Toys erakusketa ikusi eta ondoren Tabakalerara joan ziren, bertan 0-6 haurren espazioak ezagutu eta azalpenak jasotzeko aukera izan zuten.

 

Hauspoako indartze saioak eta tailerrak 

 

Hauspoako indartze saioak eta tailerrak urriaren 15-ean abian jarri ziren Ondarroa BHI-n. Proiektu honek ikasle bakoitzaren berariazko formazioa bultzatuko du. Institutuko Facebookeko orrialdean daude argazkiak ikusgai:  WWW.FACEBOOK.COM/PROFILE.PHP

 


 

 

 

Guraso Bilerak

Datorren asteazkenean, irailak 26an, gurasoen bilera izango da tutoreekin, 2018-2019 ikasturteko aurkezpena egiteko.


Ordua eta tokia: 

 

DBH 1: 16:45an 134 gelan

DBH 2: 17:30an 134 gelan

DBH 3: 18:00an 134 gelan

DBH 4: 18:30an 134 gelan 

Batx 1A : 18:30tan 365 gelan

Batx 1B : 18:30tan 366 gelan

Batx 2A: 18:30tan 363 gelan

Batx 2B:  18:30tan 364 gelan

 Bekak 2018-2019

Unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia zabaldu da.

 Eskatzeko epea: Irailaren 17tik urriaren 19ra

http://www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html

2018-2019 ikasturterako liburuen zerrenda

Oharrak

Berriak

Gure ikasleak Ondarroako Arraun Elkartekoekin arraunean ibili dira.

 

Institutuko ikasleok Ondarruko Arraun Elkartearen bitartez Arraun saioak izan ditugu. Pateretan ibili gara saio eta esperientzia bikaina izanik.

Frantseseko ikasleak Donibane Lohizunen

Maiatzaren 29an, asteartea, frantseseko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Saint Jean de Luzera irteera izan zuten. Bertan, herria ezagutu, frantsesa praktikatu eta beste herrialde batekin kontaktua izateko aukera izan zuten ikasleek. Esperientzia oso aberasgarria.

DBH1st students went to Donostia to visit Tabakalera and surfing

 “On the 24th of March we went to Donostia. In the morning we went to Tabakalera and we did five different activities. We liked some activities more than others. In the afternoon we went to the beach and we surfed. It was very nice and funny because it was a new experience and we enjoyed it a lot.”  Ane, Iara and Ekain 1st DBH students.

If you want to see the photos and videos click here.

MAIATZAK 17 ANIZTASUNAZ BUSTI

Maiatzak 17, LGTBIQ Fobiaren aurkako eguna da.Hori dela eta ANIZTASUNAren aldeko aldarria egiteko ekimen komunitarioan DBHko ikasle eta irakasleok parte hartu dugu beste herriko ikastetxeekin batera.

ANIZTASUNA HERRIAREN ALTXORRA

Lip-duba:

 

Iñigo Lariz, Gorputz Heziketako irakaslea

Urtero irakasle arduratsu, ekintzaile eta lanerako prest daudenak izateko zortea dugu Ondarroa BHI-n. Horietako bat Iñigo Lariz Azkue, gure gorputz hezkuntzako elgoibartarra da.
Skimo, txirrindularitza, btt eta mendi lasterketetan aritzen da. Eta azken honetan, Espainiko mendiko kilometro bertikaleko txapeldun bikoitza da. 2014 eta 2017 izan zen garaile.
Gorputz Hezkuntza eta Teknologiako irakasleek elkarrekin Climbing Orangutan leihaketa antolatzen jardun zuten eta esperientzia paregabea izan zen.

Nolako da Iñigo Lariz-en egunerokoan? Zaila da lana eta entrenamentuak konpaginatzea?

Berarekin izan dugun solasaldia irakurtzeko klikatu hemen.


 

Iñigo Lariz-en bideoa 2014 Espainiako Txapelketa irabazten.

 


 

 

       

© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net