Gobierno Vasco

Matrikula

Deialdia: EHAA 2014ko Abenduren 22an.

2015rako DATAK ETA EPEAK:

  •  
    • IZENA EMATEA
      • Izena emateko epea: 2015ko urtarrilaren 12tik 21era, biak barne
      • Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna: 2015ko urtarrilaren 23an.
    • ONARTUEN ETA SALBUESPENEN ZERRENDAK
      • Onartuen eta salbuespenen behin-behineko zerrendak : 2015ko martxoaren 13
      • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak:2015ko martxoaren 16 eta 17an
      • Salbuespenen behin-betiko zerrendak (eta AZTERKETA-IKASTETXEAK):2015ko apirilaren 20ean
      • Izena emateko unean Erdi Mailako Ziklo bateko 2.kurtsoa edo Hasierako Lanbide-prestakuntzako Programa bateko 2.kurtsoa gainditu izana dokumentazioa aurkeztu ez zutenei, aurkezteko epea: 2015ko ekainaren 2tik 4ra (hamabiak arte)
      • Hasierako Lanbide-Prestakuntzako Programa edo Erdi Mailako Zikloa gainditu izana ziurtagiria aurkeztu ondorengo Salbuespenen zerrenda argitaratuko da ekainaren 12an
    • AZTERKETAK
      • 2015ko maiatzaren 7ko 16:00etan

        • Erdii maila: Zati Soziolinguistikoa eta Zati Matematika
        • Goi maila: Zati Komuna
      • 2015ko ekainaren 18ko 16:00etan

        • Erdi maila: Zati Zientifiko-teknikoa
        • Goi maila: Zati Espezifikoa
    • KALIFIKAZIOAK
      • Behi-behineko kalifikazioak: ekainaren 26ko 12:00etan
      • Egiaztagiriak eskuratu ahal izango dituzte 2015eko uztailaren 3tik aurrera.
      • Erreklamazioak: ekainaren 29ko 13.00ak arte, zerrendak azaltzen dituzten ikastetxetan. (hurrengo paragrafoan aipatzen dira)
    • Behi-betiko kalifikazioak: uztailaren 6ko 11:00etan

Betekizunak

Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probara aurkeztu ahal izateko, 19 urte izan behar dira gutxienez, probaren urtean beteak; edo 18 urte, lortu nahi den tituluarekin loturiko teknikari-titulua izatea egiaztatuz gero.

Gainera, azterketa-eskubideak ordaindu beharko dira, 18 €, eta hobari hauek aplika daitezke:

  • &percent;50eko hobaria, kategoria orokorreko familia ugariko kideentzat
  • ordaintzetik guztiz salbuetsita:
    • 1. kategoria bereziko familia ugariko kideak
    • 2. Terrorismoaren biktimentzako laguntzak arautzen duen 214/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako kasuak

Ez da zilegi sarbide-probetarako izena ematea autonomia-erkidego batean baino gehiagotan ikasturte berean

Probaren egitura eta antolamendua

Probak bi atal ditu:

  • Atal amankomuna

    Atal horretan, hautagaiek goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak probetxuz egiteko heldutasuna eta egokitasuna baduten ebaluatuko da, bai eta arrazonamendu-gaitasuna eta idatzizko adierazpena ere. Batxilergoko hizkuntzako oinarrizko edukiei eta matematiken oinarrizko funtsei buruzkoa izango da, kontuan hartu behar baita hartzaileek agian ez dutela Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulurik izango.

    Erreferentziako edukiak:

    • EUSKARA EDO GAZTELANIA ETA LITERATURA
    • MATEMATIKAREN OINARRIAK
  • Atal espezifikoa

    Atal horretan, kasuan kasuko lan-alorrean hautagaiek dituzten oinarrizko gaitasunak ebaluatuko dira, eta hezkuntza-ziklo bakoitzarekin zuzenean lotutako ikasgaien oinarrizko ezagupenei buruzkoa izango da. Atal espezifikoaren eduki zehatzak ondorengo eskema hau jarraituz lortzen dira :

    • Izangaiak ikasi nahi duen zikloa hiru aukera hauetako batean sartuta dago. Hau izango da izangaiaren aukera. (bat bakarrik aukera diteke)
    • Aukera A B edo C bakoitzak hiru ikasgai ditu, eta hoien artean bi aukeratu behar du izangaiak sarbide proba aurkezteko.
    • Aginduaren VI. eranskinak adierazten ditu bai aukerak bai ta ikasgaiak ere

    Goi mailako Heziketa zikloetarako sarbide proba aurkezteko hiru aukeren deskribapena

    A AUKERA

  • A aukeraren parte hartzen duten lan-arloak:
    • Administrazioa eta kudeaketa
    • Merkataritza eta marketina
    • Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa)
    • Ostalaritza eta turismoa
    • Gizarte- eta Kultur-zerbitzuak
  • A aukeraren batxilergoko erreferentzia-irakasgaiak:
    • Filosofia eta Herritartasuna 
    • Enpresaren ekonomia
    • Atzerriko hizkuntza (frantsesa edo ingelesa)

B AUKERA

  • B aukeraren parte hartzen duten lan-arloak:
    • Informatika eta komunikazioak
    • Eraikuntza eta obra zibila
    • Fabrikazio mekanikoa
    • Instalazioa eta mantentzea
    • Elektrizitatea eta elektronika
    • Zura, altzaria eta kortxoa
    • Itsas arrantza (Akuikultura-produkzioa Zikloa izan ezik)
    • Arte grafikoak
    • Garraioa eta ibilgailuen mantentzea
    • Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta larrua hobetzeko prozesuak izan ezik)
    • Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa izan ezik)
    • Energia eta ura
    • Erauzteko industriak
    • Beira eta zeramika
  • B aukeraren erreferentzia irakasgaiak:
    • Marrazketa teknikoa
    • Industria-teknologia
    • Fisika

    C AUKERA

  • C aukeraren parte hartzen duten lan-arloak:
    • Kimika
    • Gorputz- eta kirol-ekintzak
    • Itsas arrantza (akuikultura-produkzioa)
    • Nekazaritza
    • Elikagaien industria
    • Osasuna
    • Irudi pertsonala
    • Segurtasuna eta ingurumena
    • Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta larrua hobetzeko prozesuak)
  • C aukeraren erreferentzia irakasgaiak:
    • Kimika 
    • Lurraren zientziak eta ingurumen-zientziak 
    • Biologia

SALBUESPENAK

Hauek ez dute atal espezifikoa egin beharko

  • Hautatutako aukeraren barruan sartzen den gai-multzoren batekin loturiko erdi mailako hezkuntza-ziklo bat gainditu dutenek
  • Hautatutako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren baten profesionaltasun-egiaztagiria dutenek, biko edo gehiagoko gaitasun-mailakoa
  • Hautatutako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren batekin lotutako lan-esperientzia dutenek, urtebetez lanaldi osoan emandako ordu-kopurukoen pareko esperientzia gutxienez.Lan esperientzia justifikatzea
  • goi mailako titulu bateko gaitasun unitatearekin loturiko bi modulu gainditu dituztenek
© Ondarroa Bigarren Hezkuntzako Institutua
Telefonoa: 946830098 | Fax: 946831921 | 015623aa@hezkuntza.net